XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguraldia biguntzen joan zan neurrian alde egin zuten, emendik ifaralderuntz, reno, mamut eta rinozeronte illedunek.

Tundra emen belardi eta baso biurtu zan millaka urteen poderioz eta amar milla urtetik bost millarako tarte orretan, gure baztar guztiak zugaitzez bete ziran: Urra eta aritza ziran, artearekin batera, ugarienak; ondoren zumarrak, astigarrak (tilos) eta agiñak (tejos).

Urraren atzetik agertu zan intxa-urra eta, aritza beeruntz doala, bere ordez, pagoa.

Pagoak latiñ-itza dakar berekin, Fagus-fagotik bait dator.

Pagoaren aurrekoak, ordea, bertako izenak dituzte arrezkeroz.

Renoak alde egin zigun ifar-aldera eta bere ordez oreiña agertu zitzaigun baso eta oianetan; malkorretan, berriz, basauntzak eta basurdeak; gaillurretan, larrabeiak eta zaldiak bakoitza bere izenakin.

Neolitikoaren ezaugarriak auek ziran: Arri-landua, abereen eziketa, nekazaritza eta buztingintza.

Nekazaritzako erabiltzen dan aitz-urra tresna zaarra da, benetan: Urraren antzeko aitza.

Nekazari arteko izen bat badegu euskeraz, artoa deritzana.

Gaur egun artoa deia erabiltzen da maiza eta maiz-opilla esateko.

Artoa, maiza, Ameriketatik orain lareun urte ekarritako alea da, maiz izenarekin agertu zana Euskalerrira.

Izen orren arrastoak diraute gure artean oraindik maiza-lastoa, maiz-gona, maiz-opil euskal itzak erabiltzen diskitugunean.

Maiz itzari buruz onela dio JORGE LUIS ARRIOLA idazleak bere El libro de las Geonimias de Guatemala. Diccionario Etimológico. Ministerio de Educación. Editor José de Pineda Ibarra. Guatemala. 1.973. 133 orrialdean: MAIZ... se originó de la voz haitiana MAHIZ... El vocablo se generalizó entre los españoles.

Andik etorri zan eta, uste degu, bere jatorrizko Maiz itzakin etorri zala.

Zer gertatu ote da Maiza Arto biurtzeko?

Badirudi Ameriketako maiza agertu baño lenago, bazala gure errian ogi-motaren bat artoa izenekin.

Arta-txiki edo izkiri-beltzekin (mijo) egindako ogia jaten omen zuten gure aurrekoek Erromatar historiagilleek diotenez.

Ura ere artoa.

Maiza etorri danean, maiza ogi biurtzean, lengo ogiaren izena erantsi diote.

Orra bi ogi, bi arto; berria obea, eta maizak zaarragoa zan arta-txikia baztertu du gure nekazaritzatik.

Maizak arto-txikia aztu erazi eta ordañetan arto-izena beretzat artu.

Beraz, Artoa izena maizaren etorrera baño zaarragoa da gure artean.

Izan ere bada grekotarren izkerean artos itza, ogia esan nai duena.

Bear ba'da Artos ori artuko zuten arta-txikiakin egindako ogia izendatzeko.

Dana dala, arto izena maiza da eta maizakin egindako ogia.

Oraindik ere ikusten degu ogi ori errietako azoketan.

Nere aurtzaroan, 1.920..., bazan Lekeitio'n arto-laba bat eta egunero joaten nintzan, eguerdi-eguerdian, zati bero-bero bat erostera gero indiarren urdaiakin jateko.